XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkatarien garaia 1006 garren urteko udazkenean, Brattahlid-era heltzen da Thorfinn Karlsefni.

Boteretsu eta aberatsa, Islandiako familia ospetsu batetik dator.

Merkatari arranditsu hau Gudrida, epilepsiaz hildako Erik-en hirugarren semea zen Thorstein-en alarguntsaz maitemindu eta berarekin ezkontzen da.

Leif-en baimenaz, eta 1007.ean Vinlandiarantz irteten da hiru itsasuntzi eta 170 pertsonekin.

Thorfinn-ek ikutzen ditu Helluland, Markland eta Furdustrandir-ko (Ertz Ederrak) hondartza zuriak.

Gero, bere itsasuntziak Straumfiord (Ur-bizien kolkoa) izendutako itsas-golko sakonean sartzen ditu.

Lurralde hura kolonizatu nahi du.

Bertako biztanleak aurkitu eta beraiekin trukeak egiten ditu: oihal gorrizko zapien truke, azerien, ugaberen eta petit-grisen larruak.

Groenlandiarren Liburuak horrela dio: (...).